Ikuskizuna – Dokumentala
Ikuskizun honetan, zuzeneko clown eszenak eta proiekzio dokumental bat uztartzen dira
 
															GAIA
Ikuskizun dokumentalari buruz
Antzezpena Bea Larrañaga emakume pailazoak egingo du. Zenbait pailazo antzeztuko ditu, hiru clown-arketipo baliatuta: Aurpegi zuria, augusta eta kontra-augusta. Arketipo horiek oso arruntak dira zirkuan, eta normalean gizonezkoek antzeztu izan dituzte.
Proiekzio Dokumentalean idatzizko materiala, argazkiak eta bideoak erakutsiko dira. Bea Larrañagak egin du bilketa historikoa, Merche Ochoak lagunduta (pailazoa eta 2014ko Zirku Sari Nazionalaren irabazlea).
Ikuskizun-Dokumentalean zehar, irudien, zuzeneko ikuskizunaren eta ikusleen arteko elkarrekintza egongo da. Horren emaitza ikuskizun dinamiko, entretenigarri eta informatiboa da. Barre egingo dugu, hunkituko gara, eta aurrez sekula entzun gabeko istorioekin aterako gara.
INORK AIPATU EZ DIZKIGUN EMAKUME PAILAZOAK EZAGUTUKO DITUGU
- Formatu txikiko ikuskizuna da, areto batean egitekoa
- 45 minutuko iraupena du.
- 12 urtetik gorako gazteentzat eta helduentzat.
HURRENGO EGUNAK
KLOWN TAILERRA INTUJAI ESPAZIOAN Tolosa
TALLER ANUAL DE KLOWN EN TOLOSA Intujai Espazioa
Casa de la Mujer de Ermua
KABIGORRI ATENEOA Irún
Festival internacional de Payasas de Pamplona NARICES
FITXA ARTISTIKOA
- Jatorriko ideia, sorkuntza artistikoa: Bea Larrañaga Ibeas
- Aktorea: Bea Larrañaga Ibeas
- Zuzendaritza: Bea Larrañaga Ibeas
- Dokumentazioa: Bea Larrañaga Ibeas, Merche Ochoa Balmaseda (2014ko Zirku Sari Nazionalaren irabazlea)
- Jantziak: Inma Gómez – Kum Atelier
- Eszenografia-Atrezzoa: Bea Larrañaga Ibeas
- Bideo-edizioa: Hodei Unzueta Arriola – 2hotza3dietan
- Argazkiak: Miren Atxaga, Rubén Cáceres
- Diseinu grafikoa: Cesar Marcos, Paula Díaz
- Eskerrik asko: Mireia Delagado Espósito, May Gorostiaga, Motserrat Trias, Luara Mateu i Trias, Joanna Bassi, Anduriña Zurutuza, Merche Ochoa, Brian Cullen…
Zalantzarik?
Erabili gure harremanetarako bideak, zure zalantza guztiak argitzeko.
 
								 
															 
								 
								 
															